XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itsas Erregeari ihes egiten utzi zion arrantzaleak; etxerantz itzuli txalupaz eta gertatutako guztia azaldu zion emazteari.

Dena entzun ondoren, esan zion andreak: - Oi, zergatik ez dituzu eskatu jauregia eta hogei zalditako karroza?.

- Baina, zer diozu, andrea?.

- Zer egingo nuke nik jauregi eta karrozarekin?.

- Nahiago nuke lukainka on bat afaltzeko!.

Orduan, distira bat ikusi eta danbateko handi bat entzun zuten, eta lukainka eder bat agertu zen mahai gainean.

- Begira zer egin duzun!- esan zion emazteak -.

- Alferrik galdu duzu lehen guraria!

- Jauregia edo karroza edo dozena bat lukainka eskatzeko aukera zenuen, eta bat bakarra baizik ez duzu eskatu.

- Bai inozoa zarela!.

- Ni, inozoa?- esan zion senarrak -.

- Zeurea da errua, zeuk txoratu nauzu jauregi eta karrozaren txepelkeria guzti horiekin.

- Ea, tira, zaude isilik eta jan lukainka!.

- Jan ezazu zeuk.

- Dastatu ere ez dut egin nahi nik - esan zion emazteak haserre bizian.